Poliestireno hedatuz (EPS) plastiko termokonformatuzko xaflekin fabrikatutako kofratu-moldea, Valerok patentatutako teknologiarekin, eraikingintzan apaindura-erlaitzak egiteko. “Moldura” izenaz ere ezagutzen da.

Sistema horrek aukera ematen du erlaitzak sortzeko eraikinaren egituraren parte izanda, eta aurrefabrikaturik, finkagailurik eta itsasgarririk erabili gabe, eta batez ere, bestelako soluzio batzuetan ez bezala, denboraren joan-etorriaren edo fenomeno meteorologikoen ondorioz askatzeko arriskurik gabe.

Nazioartean kofratu-molde mota horiei plastiko termokonformatuzko teknologia gehitzen dien enpresa bakarra gara. Teknologia horrek normalean kalitate gutxiagoko plastikozko estaldura duten moldeetan gertatzen diren kolpeak, marradurak eta sastadurak saihestea ahalbidetzen du, eta, beti bezala, merkatuan den akabera-kalitaterik onenarekin ageriko hormigoian.

4.000 mm-ko luzerako barra estandarretan banatzen ditugu, eta modeloaren araberako makina bat sekzio-neurritan. Hala ere, ebaketa eta diseinu bereziak egin ditzakegu forjatuaren formara albait gehien doitze aldera. Halaber, arkitektoei, teknikariei eta diseinatzaileei aukera ematen diegu diseinu propioak sortzeko edo pertsonalizatzeko; guk edozein neurri edo tamainatan fabrikatuko dizkiegu. Jarri gurekin harremanetan produktu horri edo produktuari buruzko bestelako ezaugarriei buruzko informazioa jasotzeko.

Classic gama duela ia 20 urte berrikuntza gisa merkaturatu genituen, eta joera sortuta arkitektura nazionalean aro bat markatu zuten modelo aitzindariz osatuta dago.

Escalon gama, izenak dioen moduan, linea zuzeneko erlaitzak sortzeko diseinatuta dago, arkitekturako joera berriei jarraituz, eta maila batekin edo gehiagorekin.

Plus gama Classic gaman oinarrituta dago, baina hainbat xehetasun artistiko ditu; besteak beste “tantakina” izenekoa, ura erortzean eraikineko fatxadan behera joatea saihesteko, orbanak eta kalteak sor ez ditzan. Xehetasun horiek merkatuko antzeko produktuekiko bestelakoa bihurtzen dute plus gama, izan ere Valerok baino ez baitauka halako akaberetarako beharrezkoa den teknologia. Compuesta gamak mailarik altuenean optimizatzen du gure teknologia, merkatuan parekorik ez duten formak, diseinuak eta akaberak lortzeko; lorrezinak gure lehiakideentzat. Zorrotzenen eta promozio esklusiboenen mailan dagoen gama da.

Produktu gehiago