Erabili eta botatzeko kofratua, material plastikoz eta zurez egina, Valerok patentatutako teknologiarekin, zutabe karratuak eta angeluzuzenak egiteko, mehelinetara edo dilatazio-junturak dituztenetara itsatsiak. Ezaugarrietako bat da alde bat guztiz laua dela; horrek aukera ematen du kofratu metalikoekin egindako zutabe-mota honen nahitaezko atzeraemangunea saihestea, eta obran espazio erabilgarria irabaztea. Horrez gain, halako soluzioetarako nahitaezkoa den zurezko kofratu tradizionala eta artisaua baino askoz ere ekonomikoagoa da, eta erraz egitekoa.
Badugu, halaber, bi alde lauko beste aukera bat, obran izan ohi diren kantoi eta txoko zailetarako bereziki diseinatua: izkinetakoa.
Eskuragarri daude ertz alakatudunekin (aparkalekuetan erabiltzen direnak) eta ertz biziekin.
Produktu gehiago