Valero teknologia patentatuz lortzen diren xafla plastikoak. Edozein kofratutan, bertikaletan nahiz horizontaletan, aplikatzeko prest daude. Hormigoiari hainbat testura eta erliebe ematen diote azken akaberan, kontsumitzailearen gustura, guztiz.

Xaflen arintasunak eta malgutasunak merkatuko edozein kofraturekiko bateragarri egiten dituzte, kofratua bertikala nahiz horizontala izan berdin. Bezeroak behar dituen inguramendu, forma eta kurba guztietara egokitzen da.

Valero LHV Formliner eraikuntzarako produktuen berrikuntzan mugarria ezarri du, ageriko hormigoia pertsonalizatzeko amaigabeko aukerak jartzen baititu azken bezeroaren eskura. Eta txaletetako hesiak, euste-horma nahiz ageriko edozein hormigoi ez dira lehen bezalakoak izango. Akabo gainazal lisoak!

Gure xaflak erraz erabiltzen dira eta ezin hobeto egokitzen dira gainazal guztietara, eta oso erresistenteak dira. Ezaugarri horiek hormigoi prefabrikatuaren industriarako ohiko tresna bihurtzen dituzte. Ageriko hormigoi xaflak modurik erraz, ekonomiko eta originalena dira zure produktuak besteen produktuetatik bereizteko eta balio erantsia emateko.

Valero teknologia patentatuari esker, produktu horrekin aukera ematen zaie arkitektoei eta diseinatzaileei irudimena aske uzteko, eta beren diseinu propioak sortu eta beren-berezko ukitua emateko.

Gainera, Valero LHV Formliner-en zur-akaberek ingurumenari laguntzen diote zuhaitzak moztea saihestuz, hormigoizko gainazal bukatuaren gainean berniza emanda material naturala ordezkatzen baita, eta gainera, iraupen luzeagokoak dira eta ez dute mantentze-lanik behar. Informazio gehiago lortzeko, www.lhvformliner.com web-orria bisita dezakezu.

Produktu gehiago